Ikasturtean ekintza berri bat egingo dugu, blogean idazten hasiko gara; eta idatziko duguna idatzi eta gero gerokoa.
Gustatzen bazaizue ondo! gustatzen ez zaionarentzat hor konpon Marianton!!!!
astiro, ssshhhhh, presarik gabe, ssshhhh, leunki, maitasunez, bururatzen zaizuenari forma polita eman eta hementxe islatu... ausartuko zarete??? Ni baiiii.
Begiratu blogaren izenaren azpian agertzen den esaldian; egin klik hemen, eta agertuko den web orrialdea ondo behatu, gero kontatu ahal didazue zer topatu duzuen hor... bai?
Edozein hizkuntza komunikatzeko baliabiderik aberatsena da, horregaitik ondo erabili behar dugu, eta, horretarako, gordeta dituen isilekoak eta trikimailu guztien gainean egon behar!!! Badaezpada txuleta bat izatea ondo datorkigu guztioi, behar dugunerako, noski!!!
Buruan, hausnarketa sakonik egin gabe, besoak pixkat mugituz, eta tekladoaren teklak sakatuz... Ene bada!!! Hau sorpresa!! Emaitza polita lor dezakezue.