"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"
jueves, 2 de octubre de 2014
AZALPEN TESTU BAT LANTZEN
AZALPEN TESTUEN EGITURA
Irakurri eta entzun:
OSO EGITURA SINPLEA DA. Hiru atal izan ohi dituzte:
Sarrera/ Garapena/ Ondorioa
- Sarrerak datu hauek bil ditzake: gaia, helburuak, hipotesiak eta markoa ((denbora, tokia, garaia…)
- Ondoren, garapenean zehar gaia jorratuko da. Paragrafoka antolatuko dira ideia desberdinak.
Hartzaileak jasoko duen informazioa paragrafoz
paragrafo zabalduz doa, aurrekoetan baino informazio gehiago eta zabalagoa
jasoko duelarik.
- Ondorioan, berriz, esandako guztiaren laburpena egiten da.
Orain Entzun:
Behar baduzu birritan entzun; eta gero atalak bereiztu zure koadernoan idatziz.
miércoles, 1 de octubre de 2014
Testu bat idazten hasi baino lehen
Ailegatu egin da momentua!! testu bat idatziko dugu. Badakizue testu mota desberdinak daudela, baina azalpen testu batekin hasiko gara. Horretarako zerbait ikasi behar dugu: testuaren ezaugarriak; hori barneratuta, aurrera neska mutilak!
Azalpen testua from iaaaio
Suscribirse a:
Entradas (Atom)